top of page

Nominak

Langilearen estatutuak dioenez, langile orok soldata bat jasotzearen eskubidea dauka. Baina legearen arabera langile denak oinarrizko soldatak dituzte.

Nomina edo soldata hiru zatitan banatzen da: sortzapenak, kenkariak eta gizarte segurantzako kotizazio-oinarrietarako, baterako bilketako kontzeptuetarako, PFEZrako atxikipenerako oinarrirako eta enpresaren ekarpenetarako kalkuluak.


I.SORTZAPENAK:

Sortzapenei dagokienez, soldatan jasotzen diren xehetasunak dira, hala nola, oinarrizko soldata, antzinatasuna, soldata-osagarriak…eta langilearen ordainsari gordina osatzen duten soldataz kanpoko ordainak.


1. Soldatan jasoak

Oinarrizko soldata

Denbora- edo lan- unitateka finkatutako ordainsaria da; soldata-osagarriak horretarako itundutako irizpideen arabera kalkulatzen dira, eta honako hauei buruzko inguruabarraren arabera finkatzen dira:

-Langilearen baldintza pertsonalak.

-Egindako lana.

-Enpresaren egoera.

Europako herrialde desberdinen artean gutxienezko soldatak guztiz desberdinak dira herrialde batzuen artean, Espainian adibidez gaur egun 748€koa da. Hona hemen Europako herrialdeetako oinarrizko soldaten irudi bat.


Soldata osagarriak

Soldata osagarriak langile baten oinarrizko soldatari batzen zaizkion kopuru gehigarriak dira, Langileen Estatutuan arabera antolatuak daudenak eta bai hitzarmen kolektiboetan, bai kontratuetan oinarrituak.

Soldata osagarrien izaera finkagarria adostu behar izaten da; hau da, adosten diren momentuko baldintzak aldatzean mantenduko diren ala ez hitzarmen kolektiboan edo akordio baten bidez hitzartu behar da. Langileen estatutuak 3 multzo nagusietan banatzen ditu “plus” hauek eta, kasuan arabera, euren izaera finkagarria aldatuko da.

Bestalde, zenbatekoa zehazteko ezin izango da hilabete baino luzeago den epea erabili; hau da, asko jota hilabete batean kobratutakoa kontuan hartu beharko da kopurua kalkulatzeko.

  • Baldintza pertsonalei buruzko soldata osagarriak:

Kasu honetan langilearen egoera da soldata osagarriak baldintzatzen dituen elementua, langilearen kualifikazioa edo baldintzak dira gehiago kobratzeko kausa. Ohikoenak honako hauek izan daitezke:

• Antzinatasuna: Enpresan egon zaren denboraren araberakoa. Lehen edozein langilek zeukan kobratzeko eskubidea baina orain hitzarmen kolektibo edo akordioen araberakoa da. Normalean hirurteko edo bosturtekoen arabera ehuneko bat batzen zaio oinarrizko soldatari, nahiz eta kasu batzuetan denbora osoa kontuan hartu. Antzinatasuna kalkulatzeko kontuan hartu behar ditugu segidan eman diren kontratu guztiak, praktiketakoak barne.

• Jakintza bereziak: Lanean eragina duten jakintzak izan behar dira, esaterako hizkuntzak edo titulazio espezializatuak. Langileak bere erabakia izan gabe postuz aldatzen badute soldata osagarria mantendu behar da; aldiz, langilearen erabakia bada osagarria galdu daiteke.

  • Lanpostuari edo egindako lanari buruzko soldata osagarriak:

Bertan lanpostuak exigitzen dituen gogortasuna edo aparteko baldintzak dira gehiago kobratzeko kausa. Topa ditzakegunak hurrengoak dira:

• Lan kantitatea / kalitatea: Enpresan produktibitatea era berezian neurtzen bada eta, adibidez, langileak eskatutakoa baino gehiago produzitzen badu, produktibitate prima kobratu dezake.

• Lanpostuaren ezaugarriak: Hitzarmen kolektiboak jaso behar ditu lanpostuaren ezaugarri bereziak ematen diren ala ez. Ezaugarriak etengabe jasan behar dira eta enpresak osasun eta prebentzio neurriak hartzea beharrezkoa da.

◦ Toxizitate prima: Eragile toxikoekin kontaktuan edo arnasteko arriskuarekin lan egiten duten pertsonek kobratzen dute, esaterako, laborategi batean lan egiten dutenak.

◦ Arrisku prima: Euren bizitza arriskuan jartzen dutenentzat, istripuak edo edozein min jasatekoa hain zuzen. Adibide bezala, aireportu bateko suhiltzaileak edo poliziek kobratzen dute.

◦ Nekagarritasuna: Modu konstantean hotza, beroa, zarata edo bibrazioa sufritzen dutenek kobratzen dute. Baita gehiegizko karga fisiko edo mentala jasaten dutenak. Topa daitezkeen adibideen artean, birziklapen industrial bateko langileak daude.

◦ Turnoka lan egitea: Turno finkorik ez izatean kobratzen da.

◦ Gauekotasuna: ohiko jardunaldiko 3 ordu gauez egiten dituen edo urte osoko orduen heren bat gauez egiten dituen langileak kobratuko luke, gaueko jardunaldia gaueko 22 eta goizeko 6etan ulerturik. Kasu hauetan, langile batek ezin du 2 aste baino gehiago jarraian lan egin eta ezin ditu ordu estrak sartu.

◦ Puntualtasun edo maiztasun osagarria: Lanera orduan heltzea edo faltarik ez egitean kobratu daiteke.

◦ Erabilgarritasuna: Langile bat edozein momentuan lan egiteko prest egon behar denean kobratzen da. Ehorztetxeetako langileek adibidez plus hau daukate, edozein momentutan hildako bat atenditzeko gai izan behar direlako.

◦ Residentzia aldaketagatik: Izenak dioen bezala bere bizilekua aldatzera behartuta ikusten denean kobratzen da.


  • Enpresaren egoera edo emaitzen araberako osagarriak:

Ohikoena enpresan izan dituen mozkinen parte jasotzea izango litzateke. Osagarri honi dagokionez, finkagarria ez dela esan behar da; beraz, lanpostua edo kontratuko baldintzak aldatzean berriro negoziatu behar den osagarri bat da.

Aparteko orduak

Orduz kanpo egiten diren orduak, edo beste modu batera esanda, lanaldi kanpoz egiten diren orduak aparteko orduak esaten zaie.

Enpresak langileei soldata ordaintzen dienean, zenbateko aparteko orduak egin dituzten erakutsi behar die eta ordu horiek ordaintzeko beharra dute.

Langileen estatutuak debekatzen du aparteko orduak egitea 18 urte baino gutxiago duten langileei eta gauen lan egiten duten langileei, jarduera berezietan behar bezala zehaztuta eta espresuki baimenduta dauden tokietan izan ezik. Gehienez 80 ordu egin ahal dira aparteko orduak bezala. Ordu horiek gainditzen badira, falta larri bat jasoko du enpresak eta 300 eta 3005 euro bitarteko izun bat jaso ahal dute. Ordu hauetan ez dira sartuko enpresan arazoak baldin badaude edo egon diren kalteak konpondu behar badira

  • Ezinbesteko aparteko orduak

Aparteko orduak langile bakoitzaren jardunaldi arruntaren iraupen maximoaren gainetik (kontratuan definituta) dauden orduak dira. Enpresaren ezbeharrak konpondu behar direnean edo bestelako arazoak sortzen direnean egiten diren orduak dira, adibidez, lehengaien galera arrisku kasuetan dagoenean edo uholde baten ondorioz lehengaien galerak egon badira eta lehengai horiek berreskuratu behar badira.

Ordu hauek derrigorrezko orduak dira eta ordu hauek egitea beharrezkoak dira, hori dela eta, ez badira egiten kontratua ez betetzea bezala izango litzateke eta zigor bat egongo litzateke.

Ordu hauek mugagabeak dira eta arazoa edo arazoak konpondu arte egin behar dira eta astero egin beharreko ordu maximoetan ez dira sartzen, ezta urtean egin beharreko ordu maximoetan ere ez, beti ordu hauek lanaldi kanpo baldin badaude.

Langileen estatutua 18 urte baino gutxiago duten langileei debekatzen die aparteko orduak egitea, baita gauan lan egiten dutenei ere.

%14ko kotizazioa dauka ordu hauek egiten direnean, %12a enpresaren alde eta soilik %2a langilearen alde.

  • Egiturazko aparteko orduak

Ordu hauek beharrezkoak dira langileentzat; enpresaren ustekabeko zirkunstantziei aurre egiteko, eskaera asko dagoenean lan gehiago egin behar delako, programatu gabeko ausentziak daudenean, txanda aldaketak egiten direnean edo beste zirkunstantzia batzuengatik egin behar diren orduak dira.

%28,3ko kotizazioa tasa dauka ordu hauek egiten direnean, %23,6a enpresaren alde eta %4,7a langilearen alde.

  • Egiturazkoak ez diren aparteko orduak

Ez dute enpresaren beharrei erantzuten, baizik eta behar arruntak estaltzeko erabiltzen dira. Sistema eroso eta errentagarri bat izateko erabiltzen dute ordu hauek bai enpresaren onerako baita langilearen onerako ere, hobeagoa delako ordu hauek egitea beste langile bat kontratatzea baino.

%28,3ko kotizazioa tasa dauka ordu hauek egiten direnean, %23,6a enpresaren alde eta %4,7a langilearen alde. Lehen esan dudanez, gehienez 80 ordu egin ahal dira urte batean.

Gauzazko soldata

Soldatak diruaz gain, generotan ordain daitezke, hitzarmen kolektiboak, lege-arauak edo alderdien arteko itunak ezartzen duen guztietan. Baina soldata nagusiki dirutan ordaindu behar da, ondorioz gauzazko soldatek muga batzuk dituzte. Horien artean, gauzazko soldata ezin izango da soldataren 30% baino handiagoa izan.


Gauzazko soldatak (adibideak):

  • Enpresako garraioa: Enpresa batzuk, etxetik hurrun daudenak edota garraio publikoko zerbitzuak ez dituzten auzoko jendearentzat enpresak autobusak edo beste garraioak jartzen dituzte langileentzat.

  • Jatetxeetako tiketak: Langileak bazkalorduetan erabil dezan.

  • Enpresako autoa: Langileak bizitza pribatuan ere erabili al dezakeena.

  • Haurtzaindegi zerbitzua: Enpresa barruan edo kanpoko haurtzaindegi batean.

  • Enpresako mugikorra: Lanerako zein bizitza pribaturako erabili daiteke.


2. Soldataz kanpoko ordaina

Kalte ordainak edo ordejarriak:

Langileei ordaintzen zaizkien diru kopuruak euren lan aktibitatea aurrera eramatearen ondorioz sortzen diren gastuei aurre egiteko. Muga bat igaroz gero Gizarte Segurantzan kotizatu behar direnak, hau da, kasu bakoitzean dagokion diru kopuru bateraino jasotzen duguna ez da PFEZaren kalkuluan kontuan hartzen. Bertan topa daitezkeen adibideak honako hauek dira:

  • Bidaiatzeko dietak: Elikatze eta ostatu gastuak barneratzen ditu, langileak bere lan gunetik kanpo bidaiatu behar duen kasuetan.

  • Kopuru salbuetsia: Ogasun Agentziak finkatutako taulen arabera ezagutu daiteke zein kopurura arte salbuetsita dauden dieten ondoriozko kopuruak


  • Lokomozio gastuak: Langileak lan gunetik kanpo jarduteko lekualdatzea behar duenean sortzen dira, bai beste gune batera joateko baita beste herri batera ere.

  • Kopuru salbuetsia: Justifikatuta dauden gastuak salbuetsita daude, esaterako parking baten egindako egonaldiaren tiketa aurkeztean; baita kilometro bakoitzeko 0,19 zentimo ere. Garraio publikoen erabilera, taxiena edota autobideena bertan sartuko litzateke.

  • Garraio eta distantzia plusak: Etxetik lantokira dagoen distantzia egiteagatik ordaindutako diru kopurua da.

  • Indemnizazioak: Lan egiteko erabilitako tresneriaren higaduragatik eta lan arropa erosi edota mantentzeagatik kobratzen den dirua kontuan hartuko genuke.

  • Dirua - erabiltzeagatiko kalte - ordaina: Egunerokotasunean dirua erabiltzen duten langileek, ordainketak eta kobratzeak egiten dutenek adibidez, jasotzen duten kalte - ordainari dagokio. Gerta daitezkeen akatsei aurre egiteko.

Gizarte Segurantzako Prestazioak

  • ALDI BATERAKO EZINTASUNA

Baja bat hartzen denean, soldata ez da berdina izango lanean bazaude, baja bakoitza bere kobratzeko era dauka eta hemen ze baja mota dauden eta bakoitzean gizarte segurantzak zenbat ordaindu behar duen langileari azalduko dugu:

  • Gaixotasun arrunta eta lanetik kanpoko istripuak:

Gaixotasun arrunta izango da lanetik kanpo gertatzen diren bai gaixotasun komunak (gripea, gastroenteritisak, sukarra…) baita sortzen diren istripuak ere bai (kotxeko istripua, hanka bat apurtzen bazara…)

Langile bat honelako baja baldin badauka bere soldata, bajan dagoen bitartean, ez da berdin izango lanean egongo balitz bezala. Hona hemen kobratuko duena:

Oinarrizko soldatan soilik lan egin duen egunegatik kobratuko dute. Berdina izango da soldata osagarrietan.

Gizarte segurantzako prestazioetan, lehenik eta behin oinarri araubidea (OA) kalkulatu behar da, horretarako aurreko hileko kontingentzia arrunteko kotizazio-oinarria (KAKO) zati aurreko hilabeteko kotizazio egunak egin behar da OA atertzeko.

Behin OA daukagula hainbat pauso jarraitu behar dira jakiteko zenbat ordainduko dizun gizarte segurantza.

Lehenengo hiru egunetan ez du ezer kobratuko. Laugarren egunetik hamabosgarren egunera arte OAren %60a kobratuko du (enpresak ordainduta). Hurrengo bost egunetan bajan jarraitzen baldin badu OAren %60a kobratuko du (Gizarte Segurantza ordainduta). Eta hogeigarren egunetik aurrera bere baja bukatu arte OAren %75a kobratuko du (Gizarte Segurantza ordainduta). Behin dena kalkulatuta dagoela, batu egiten da jakiteko zenbat kobratuko duen langile hori bajan dagoen bitartean.

  • Laneko istripua edo laneko gaixotasuna:

Lan istripua izango da langileak egiten duen lanaren ondorioz istripuren bat izaten baldin badu. Istriputzat hartzen da honako kasu hauek: Langileak gorputzaren lesioren bat sufritzen baldin badu. Lesiotzat ulertzen da zauriak, golpeak edo lanaren ondorioz egon daitekeen gaixotasunak.

Laneko istripua izateko, langilearen lanaren eta lesioaren arteko erlazioa zuzena egon behar da, hau da, langilea lanean dagoen bitartean istripu bat baldin badauka honako baja hau hartuko du.

Langilea jasotzen duen mina, fisikoa edo psikologikoa izan daiteke. Gainera, laneko istriputzat hartuko da baita ere lanera joaten zaren bitartean edo lanetik bueltatzen zarenean.

Baja mota honetan dagoen bitartean, oinarrizko soldata soilik lan egin duen egunenengatik kobratuko luke. Berdina gertatuko litzateke soldata osagarriekin.

Jakiteko bajan dagoen bitartean zenbat kobratuko lukeen lehendabizi OA kalkulatu behar da eta horretarako bi zatiketa gehitu behar dira, hau da, A + B egin behar da:

A kalkulatzeko Aurreko hileko Kontingentzia profesionaleko kotizazio-oinarria (KPKO) ken aurreko hileko ordu estrak zati aurreko hilean kotizatutako egunak egin behar da, aldiz, B kalkulatzeko aurreko urteko ordu estrak zati aurreko urteko egunak egin behar da. Behin A eta B daukagula, batu egiten da OA zenbat den kalkulatzeko.

Behin OA kalkulatuta daukagula, azkeneko eragiketa egin behar da: OA bider 0.75 bider bajan egindako egunak. Horrela gizarte segurantzak zenbat ordainduko dion langile bati dakigu.

  • Amatasuna, aitatasuna eta adopzioa:

Ume bat jaioko denean, bai ama bai aita hainbat egun egon daitezke bajan umeaz arduratzeko, baita deskantsatzeko. Amak guztira 16 aste egon ahal dira bajan eta umea jaio baino aste batzuk lehenago hartu al dute baja. Gainera bikiak badira edo ezgaitasun batekin jaiotzen badira amak bi aste gehiago egon al dira bajan. Bestalde, aitak 4 aste egon al dira bajan eta hauek umea jaio bezain pronto hasiko dira kontatzen, gainera jaiotzen diren ume bakoitzeko 2 egun gehiago hartu al dezakete.

Haurdunaldian arazoak baldin badaude eta ama hiltzen bada, aitak umea jaiotzen den egunetik 10 asteko baja hartuko luke.

Baja mota honetan, aita eta ama lanean baldin badaude, baja hartu aurretik lan egun horiek kobratu behar dute, beti baja hilea hasi denean hartzen baldin badute, hileko lehenengo egunean hartzen baldin badute, soilik baja kobratuko zuen, hilea hasi denean baja hartzen badu horrela kalkulatuko zen:

Hilean kobratzen dena bider lan egunak zati hileko egunak (beti kontuan hartu behar da soldata hilekoa edo egunekoa bada) eta berdin egingo zen soldata osagarriekin. Desberdintasuna dago paga estrekin, hori oinarrizko soldata bider paga estrak zati urteko egunak (360 edo 365, kontuan hartu behar da soldata hilekoa edo egunekoa den) bider lan egindako egunengatik.

Gizarte segurantza zenbat ordainduko dizun kalkulatzeko aurreko hileko KPKO zati hilabeteko egunak egin behar da gero bider baja hartutako egunengatik egin behar da. Aurreko bi kasuetatik desberdintasuna dago, eta da gizarte segurantzak ordaindu behar dizuna ez dela sortzapenetan jartzen, hileko soldatan baizik.

  • Langabezia:

Langile bat lanean baldin badago eta edozein arrazoiengatik kaleratzen badiote, langilea kitapena kobratzeko eskubidea dauka (finikitua). Kitapen hori kalkulatzeko kontuan hartu behar da ondorengo hau:

  • Laneko azkeneko egunak, hau da, hilean lan egin dituzun egunak kobratu behar dira.

  • Gozatu ezin izan diren oporretako egunen ordainketa. Honetan bi egun eta erdi kobratzeko izango litzateke lan egin diren hilabete bakoitzeko.

  • Kobratzeko daukan paga estrak, hau da, paga bat izan aurretik kaleratzen baldin badiote langile horri, langile hori data horretara arte batu duen paga estra kobratu behar du.

  • Enpresa kaleratzen baldin badio langile bati, kobratzeko eskubidea dauka beste zati bat. Zati hori 45 egun dira lan egindako urte bakoitzeko. Lau urte lan egin baldin badu enpresa horretan 180 egun kobratzeko eskubidea dauka.


II.KENKARIAK

Kenkarietan, sortzapenetik kentzen den zatia da eta kentzerako orduan gelditzen den emaitza soldata garbia izango litzateke, hau da, langileak kobratuko duten zatia da.

Kenkariak bost zatitan sailkatzen dira:

1.Gizarte Segurantzako kotizazioak


Langileak gizarte segurantzari ordaintzen dion zatia da, hau da, langile bakoitza gizarte segurantzari ehuneko bat ordaintzen dio eta ehuneko hori enpresa eta langilearen artean banatzen da. Gizarte segurantzari ordaintzeko zenbait puntu daude:

Kontingentzia arruntak

Langile bakoitza bere kontingentzia arrunteko kotizazio-oinarria (KAKO) dauka eta horretatik langile guztiei %4.7a kentzen zaio. KAKO hori hileko soldata eta aparteko pagen hainbanapena batuz kalkulatzen da, gero emaitza horretatik ehunekoa atertzeko.

Langabezia

Kasu honetan ehuneko 1.55a da baina ez da KAKOtik ateratzen, Kontingentzia profesionaleko kotizazio-oinarritik (KPKO) ateratzen da. KPKOa KAKO eta ordu estra gehitzen ateratzen da.

Aparteko orduak

Hemen kontuan hartu behar dira ordu estrak ezinbestean, egiturazkoak edo aparteko orduak diren, mota bakoitza bere ehunekoa duelako. Lehen mota %2a dauka eta bigarrena eta hirugarrena aldiz, biek %4.7a daukate. Ehunekoak ordu estretatik ateratzen dira. Normalena hilean soilik mota bat izatea da, baina bi edota hirurak egin ahal dira hilean.

Hau guztia kontuan hartuta langileak gizarte segurantzari ordaindu behar diona jakin dezakegu, gero beste lau puntuak gehitzeko.

2.PFEZ

PFEZ sortzapenetan oinarriturik kalkulatzen da, baina dieten kasuan, soilik salbuetsia dagoen kopurutik gora dagoena. Langile bakoitzak taula batzuen arabera kalkulatu behar du bere PFEZaren kopurua: urtean kobratzen duena eta dituen seme - alaben kopuruan oinarrituta, irabazi duen diru kopuruaren ehuneko ezberdin bat izango da. Bi irizpideak hurrengo taulan ikus ditzakegu:


3.Aurrerakinak

Langile batek bere hileko soldata kobratu baino lehen edozein arrazoirengatik jasotako diru kopuruak dira. Nomina era arruntean kalkulatuko litzateke baina jasotako soldata aurreratua puntu honetan kenduko litzateke.

4.Gauzatan jasotako produktuen balioa

Dirua jaso beharrean langileak bere soldataren zati bat gorago azaldutako edozein eratan jasoko balu (doako garraioa, bazkaltzeko tiketak...), zati honetan kendu beharko litzateke.

5.Beste kenkari batzuk

Azaldutako puntuetan kokatzen ez diren beste diru kopuru batzuk kendu behar dira puntu honetan.

JASOTZEKO LIKIDOA

Puntu honetara helduta, Sortzapenak atalean ditugun kopuru guztien baturari Kenkariak atalean dauden kopuru guztien batura kendu behar zaio langileak jasoko duen kopuru likidoa ezagutzeko (Sortzapenak - Kenkariak = Jasotzeko likidoa)



III.GIZARTE SEGURANTZAKO KOTIZAZIO - OINARRIETARAKO, BATERAKO BILKETAKO KONTZEPTUETARAKO, PFEZrako ATXIKIPENERAKO OINARRIRAKO ETA ENPRESAREN EKARPENETARAKO KALKULUAK

Nomina askotan beheko atalean kotizazio-oinarriak agertzen dira. Atal honetan lau zati bereizi ditzakegu:

1.Kontingentzia arruntak

Kontingentzia arruntetan KAKO ETA KPKOaz gain hileko soldata eta aparteko pagen hainbanapenak kalkulatzen dira. Hona hemen nola kalkulatzen diren kasu desberdinetan:


Egoera normala (hilabete osoan lan egin):

Hileko soldata= Oinarrizko soldata+osagarriak+dietak salbuetsiak.

Aparteko pagen hainbanapena: (Aparteko pagak * zenbat paga estra urtean / 360-365 ) * lan egindako egunak.

KAKO= Hileko soldata + Aparteko pagen hainbanapena.

KPKO= KAKO + Ordu estrak.

Baja desberdinak egon ezkero:

Gaixotasun arrunta:

Hileko soldata=Lan egindako aldia + Bajan egondako aldia

Lan egindako aldia=Oinarrizko soldata+Osagarriak+Dietak salbuetsiak

Bajan egondako aldia= BR (%100) bajan egondakoa* (Hileko egunak – lan egindako egunak)

Aparteko pagen hainbanapena=(Aparteko pagak)*zenbat paga / 360-365-366 * lan egindako egunak.

KAKO= Hileko soldata + Aparteko pagen hainbanapena.

KPKO= KAKO + Ordu estrak.

Lan istripua:

Hileko soldata= Lan egindako aldia + Bajan egondako aldia

Lan egindako aldia: Oinarrizko soldata+Osagarriak+Dieta salbuetsiak

Bajan egondako aldia: BR(A) * (Hileko egunak – lan egindako egunak)

Aparteko pagen hainbanapena= Aparteko pagak*zenbat paga estra / 360-365-366 * lan egindako egunak.

KAKO= Hileko soldata + Aparteko pagen hainbanapena.

KPKO= KAKO + Ordu estrak + BR(B) * (Hileko egunak – lan egindako egunak).

Amatasuna:

Hileko soldata= Lan egindako egunak + Amatasunean egondako aldia (KAKO/lan egindako egunak * bajan egondako egunak)

Aparteko pagen hainbanapena= Aparteko pagak*zenbat paga estra / 360-365-366 * lan egindako egunak.

KAKO= Hileko soldata + Aparteko pagen hainbanapena.

KAPKO= KAKO + Ordu estrak.


2.Kontingentzia profesionalak eta baterako bilketako kontzeptuak

Badaude ere beste oinarri batzuk, esate baterako langabezia, lanbide heziketa eta FOGASA, kontingentzia profesionalek kotizazio oinarritik kalkulatzen direla.

3.Aparteko orduengatik kotizazio-gehigarria

4.PFEZrako atxikipenerako oinarria.

Bukatzeko PFEZko atxikipen oinarria zein den jakiteko sortzapenak kontuan hartu behar dira, dieten kasuan salbuetsita dagoen kopuruaz gain dagoena batuz.

Kotizazio oinarriek maximo zein minimo batzuk dituzte, kategoria profesional eta kotizazio taldeak kontuan hartuta. Nomina bat oinarri maximotik pasatuko balitz, legeak ezarritako maximoa hartuko litzateke kontuan, eta minimora iritsiko ez balitz, legeak ezarritako minimoa.

GURE ENPRESAKO NOMINAK:

  • Oinarrizko soldatak

  • Unai Martin: 1500€

  • Mikel Garma: 1500€

  • Irene Arana: 750€ Lanaldi erdia delako

  • Janire Azpiazu: 1800€

  • Jone Amas: 1950€


  • Aparteko pagak: oinarrizko soldataren berdina.

Janirek duen kontratu motagatik hilero oinarrizko soldataren %60a jasotzen du.

Jonek 2 seme/alaba ditu eta Mikelek 4; beraz, PFEZ honela geratzen da:

  • Unai Martin: 11%

  • Mikel Garma: 1%

  • Irene Arana: 0%

  • Janire Azpiazu: 6%

  • Jone Amas: 13%


  • Aurreko hileko kotizazio oinarriak Urtarrilean:

  • Unai Martin: KAKO:1580 eta KPKO 1680

  • Mikel Garma: KAKO:1580 eta KPKO 1680

  • Irene Arana: KAKO: 875 eta KPKO 915

  • Janire Azpiazu: KAKO:1900 eta KPKO 2000

  • Jone Amas: KAKO: 2100 eta KPKO 2200


URTARRILA

UNAI MARTIN: Tabernan bajak egon direnez, aparteko orduak egin ditu, 60 eurotan baloratuak.

MIKEL GARMA: Gastroenteritisa dela eta, 6 eguneko baja izan du.

IRENE ARANA: Egon diren bajen ondorioz, 40 eurotan baloratutako aparteko ordu lan egin ditu.

JANIRE AZPIAZU: Lan istripua izan du eta 10 egun (15tik-24ra) egon da bajan, gainera 110 euroko ardura plusa dauka.

JONE AMAS: Lan asko zuenez, beharrezko aparteko orduak egin ditu eta horren ondorioz 55 euro jaso ditu.


OTSAILA

UNAI MARTIN: 5 eguneko greba egingo du (13tik-17ra).

MIKEL GARMA: 5 eguneko greba egingo du (13tik-17ra).

IRENE ARANA: 5 eguneko greba egingo du (13tik-17ra).

JANIRE AZPIAZU: Ardura plusa 110€. Eta ordu estrak 110€ ezinbestean.

JONE AMAS: 110€ aparteko orduak ezinbestean. Gainera, bi eguneko bidaia egin du eta hori dela eta 200€ jaso ditu.


MARTXOA

UNAI MARTIN: 4 egun bajan egon da (7tik-10era) bere prostatako arazoak direla eta.

MIKEL GARMA: Bere oinarrizko soldata jaso du, gainera, bidaiak direla eta, aparteko orduak egin ditu eta 60 euro jaso ditu.

IRENE ARANA: Egun bateko bidai bat izan du eta 25 euro jaso ditu.

JANIRE AZPIAZU: Egun bateko bidai bat izan du eta 25 euro jaso ditu, gainera ardura plusa jaso du, 110 euroko plusa.

JONE AMAS: Soilik bere oinarrizko soldata jaso du.

Urtarrila:

Otsaila:

Martxoa:

Entradas destacadas
Entradas recientes
Archivo
Buscar por tags
No hay etiquetas aún.
Síguenos
  • Facebook Basic Square
  • Twitter Basic Square
  • Google+ Basic Square
bottom of page