top of page

Plangintza antolatzen


Bisita jasoko genuela jakin genuenean hau antolatzen hasi ginen, honetarako 5000€ko aurrekontua genuen. Hala ere ez dugu dena gastatu eta aurreztea lortu dugu. Gastuak ondorengoak izan dira:



Lehendabizi hegaldiak begiratu genituen. Gure bisitariak Denver-etik datoz eta beraientzako hartu ditugun hegaldiek eskala bakarra dute, bai etortzean eta bai joatean.


Etortzean denbora gutxi itxaron behar dute, baina joaterakoan ia 15 orduko eskala dute.

Gauean suertatzen denez Munich-en gaua pasatzeko Hotel batean logela bat hartu diegu gosari eta guzti.

Behin hegaldiak antolatuta egonaldia anotlatzen hasi ginen.

Hemen dauden bitartean "Occidental Bilbao" Hotelean izango dute ostatu.

Hau erreserbatzeko telefonoz deitu genuen:



Hotel hau, zerbitzu onak eskaintzeaz gain kokapen interesgarrian dagoelako aukeratu genuen.

Hegaldia eta Hotela erreserbatuta izanik, eguneko plangintzarekin hasi ginen.

1.go egunean:

Arratsaldean iristen dira. Hotelera eramango ditugu bertan maletak logelan lagatzeko. Bidaia luzea egin dutenez, nekatuta egongo direla pentsatu dugu, hau dela eta, Hotelean bertan afaltzea ideia ona iruditu zaigu. Honela bisitariak afaldu eta segituan deskantsatzera joateko moduan egongo dira.

2.go egunean:

Goizean Hotelean jaso eta gero gure enpresa iksutera eramango ditugu eta bilera bat izango dugu. Bertan bazkaldu eta atseden artu ondoren Bizkaiko zubia ikustera eramango ditugu.

Getxon buletatxo bat egin ondoren Bilbora etorriko gara bueltan afaltzeko.

Deia jasotzen dugu baieztapenarekin:


Afaria amaitzean Hotelera eramango ditugu eta hurrengo eguneko planaren laburpena egingo diegu.


3.go egunean:


Goizean Hotelean jaso eta unibertsitateak ikustera abiatuko gara. Bazkalordurako Guggenheim ingurura gerturatuko gara, bertan turismoa aztertzeko.

Bazkaltzeko Bistró jatetxea aukeratu dugu Guggenheim-en bertan dagoelako. Bertan bazkaria erreserbatzeko telefono deia egin dugu:

Eta honakoa aukeratu dugu bazkaltzeko:

Bazkal ondoren Bilbon Tour-a egiteko autobusera joango gara.

Ondoren San Mames aldera mugituko gara, estadioa eta unibertsitateak ikusiko ditugu. Hemendik Azkuna Zentroa iksutera eramango ditugu eta jarraian Yandiola jatetxera eramango ditugu afaltzera.


Afalostean Hotelera eramango ditugu bueltan eta hurrengo eguneko plangintzaren laburpena egingo diegu.


4.go egunean:


Goizean Hotelean jasoko ditugu, maleta eta guzti, eta Nap-era zuzenduko gara. Bertan bilera bat ospatuko dugu. Bilera bukatzean zentro komertzialera eramango ditugu opariak erosteko aukera izan dezaten hala nahi balute. Otordurako Ibañez De Bilbao jatetxera joango gara.

Bazkaria erreserbatzeko telefonoz deitu dugu:

Bazkalostean aireportura eramango ditugu eta agurtu egingo gara bidaia ona desiratuz.

Entradas destacadas
Entradas recientes
Archivo
Buscar por tags
No hay etiquetas aún.
Síguenos
  • Facebook Basic Square
  • Twitter Basic Square
  • Google+ Basic Square
bottom of page