top of page

Proiektuaren plangintza


• JARRERA PROTOKOLOA AZTERTU

​Estatubatuarren ohiturak eta izaera aztertu etortzen direnean zelan jokatu jakin ahal izateko. Gustukoen dituzten opariak edota zeintzuk diren euren ordutegiak aztertuko ditugu ahalik eta ondoen senti daitezen eta; era berean, eurekiko errespetua mantentzean aurreiritzi on bat sor daiteke eta negoziazioa erraztu.

Hau lortzeko gure enpresako kideei “gida” bat aurkeztuko diegu, momentu oro jakin dezaten zein eratan jokatu.


• ENPRESA PROTOKOLOA


Gure enpresaren irudia sortzea da helburua, “marka” moduko bat sortu eta helburu honen araberako erabakiak hartu. Kultura ezberdinentzat balio duen, unibertsitate girora moldatua dagoen eta enpresa berritzaile edo originala garen irudia aurkeztu nahi dugu; beraz, guztia honi zuzenduta egon beharko luke. Bileraren tokia eta gure janzkera, egingo ditugun bisitak edota egindako opariak gure irudia indartzeko erabili behar ditugu.

Eurekin harremanetan jartzea ere bertan kokatuko genuke, erabilitako hizkera adibidez zaindu behar dugulako.


• GURE ENPRESAREN AURKEZPENA

Aurreko atalari lotuta, gure enpresa azaltzeko metodo berritzaileak erabili beharko ditugu. Gure kasuan, liburuxka baten bidez azaltzea erabaki dugu, non gure buruzko azalpena eta kontaktua agertuko diren.


• PLANA

Bisita 3 eguneko izango da eta guztia antolatuta bidaliko diegu. Bertan joan etorria, ostatua eta egingo ditugun bilerak eta bisitak agertuko dira. Aurkeztutako plana aurrerago komentatu dugunarekin loturik joango da: hau da, erakutsitako tokiak ideia erosteko gogoa piztu behar die.


Entradas destacadas
Entradas recientes
Archivo
Buscar por tags
No hay etiquetas aún.
Síguenos
  • Facebook Basic Square
  • Twitter Basic Square
  • Google+ Basic Square
bottom of page