top of page

NAP bisitatzean protokoloa


NAP-eko PROTOKOLOA:

Gure bezeroak jasotzen ditugunean, lehendabizi ikusiko dutena gure janzkera da, horregatik ezin gara edonola jantzita joan, hau da, ezin gara modu informal batean joan, dotore jantzita jaso behar ditugu gure bezeroak.


Behin jasotzen ditugunean, agurtu egin behar ditugu eta dakigunez herrialde bakoitzeko jendeak bere ohiturak dute agurtzerako orduan eta guk haien ohituretara egokitu behar gara. Hori dela eta gure bezeroak jaso baino lehen, haien ohiturak zeintzuk diren jakin behar ditugu eta horretarako ondo informatu behar gara, hanka ez sartzeko.


Gure bezeroak agurtu eta gero, haiek eroso eta lasai egotea nahi dugunez, izotzaldia urtzeko lagunarteko elkarrizketa txiki bat egingo dugu. Onez gain gurekin eta gure tabernarekin zerikusia duen opari txiki bat ere egingo diegu. Horrela, gustura egongo dira emango diegun ongi etorriarekin.


Hau eta gero, tabernaren barruan daukagun bulegora joango gara eta han gure tabernarekin zerikusia duen guztia azalduko diegu. Lehenengo gure ideia zein den azalduko diegu, hau da, gure tabernan ondo eta merke jateaz gain, deskantsatzeko edo siesta botatzeko aukera daukagula azalduko diegu. Ondoren Power Point baten bitartez, zeintzuk izango diren gure eguneroko bezeroak azalduko diegu (unibertsitateko ikasleak, enpresetako langileak, turistak…), zeintzuk diren gure hornitzaileak esango diegu (Auzo Lagun…), zer dela eta aukeratu dugun leku estrategiko hori (unibertsitateetatik eta enpresetatik gertu dagoelako, turismo inguruan dagoelako, denda handiak gertu daudelako…) Horrela gure enpresari buruz dena ezagutuko dute eta ideia oso ona dela eta oso ondo prestatuta dagoela ikusiko dute.


Gure enpresari buruz dena ezagutu ondoren, gure taberna zabaltzeko ze nolako inbertsioak egin genituen erakutsiko diegu, horrela haiek ere ideia bat hartu dezakete ze nolako inbertsioa egin behar duten ideia honekin hasteko.


Behin gure tabernari buruz dena dakitenean eta zer nolako inbertsioa egin genuen negozioarekin hasteko, bulegotik ateratzeko ordua da eta gure taberna nolakoa den eta nola antolatuta daukagun ikusteko momentua iritsi da.


Lehendabizi gure jantokia erakutsiko diegu, han janaria nola banatzen dugun eta non jaten den azalduko diegu. Behin gure eguneroko bezeroak ondo jan dutenean, siesta aukera hartzen dutenak, non deskantsatuko duten erakutsiko diegu. Horrela, jantokia lehen solairuan eta atseden lekua bigarren solairuan dagoela ikusiko dute.


Taberna erakutsi ondoren, gure ideia probatzeko momentua iritsi da. Gure tabernan jaten emango diegu, guk gonbidatuta noski, horrela gure janaria probatuko dute. Jan ondoren, eman diegun informazio guztia barneratzeko eta ondo deskantsatzeko, bigarren solairura eramango diegu eta han siestatxo bat bero-bero botako dute, horrela janariaz gain, siesta ere probatuko dute.


Bisitariak gustura daudenean siesta eta gero, hauek agurtu egingo ditugu eta beraien iritzia eskatuko diegu gure tabernari buruz.

Jarraian Protokolo bideoa:

Entradas destacadas
Entradas recientes
Archivo
Buscar por tags
No hay etiquetas aún.
Síguenos
  • Facebook Basic Square
  • Twitter Basic Square
  • Google+ Basic Square
bottom of page