top of page
ABOUT US

Gure enpresan taberna zerbitzua eskeintzen dugu, bazkalostean siesta egiteko aukerarekin. 

Goizean gosariak emango ditugu eta gauean afariak. Eguerdian bazkariarekin batera siesta zerbitzua aukera daiteke.

Gure organigrama honela antolatu dugu:

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

Gure tabernan egongo diren langileek honako eginkizun hauek izango dituzte.

  • Gosariak eman.

  • Kafeteraz arduratu.

  • Bazkariez arduratu (Bazkariak ipini eta berritzea, kobratzea)

  • Jateko mahaiak garbitu.

  • Platerak, edalontziak eta jateko tresneria garbitu

  • Siestak antolatu

  • Afariez arduratu (Afariak ipini eta berritzea, kobratzea)

  • Almazenaz arduratu (kontrolatu edozer falta den eta faltatzen bada tabletan idaztea)

Hau guztia hau Mikelek eta Unaik egingo dute, beste langilearekin batera (kontratatua), gainera gerentearen  (Janire) eta enpresaburuaren (Jone) laguntza izango dute.

Tabernan egongo den ordutegia honako hau izango da, goizeko zazpietatik hasita, gaueko hamaikak arte:

  • 7:00/15:00: Langile bat egongo da gosariak emango dituena eta kafeteraz arduratu beharko da. Lehenengo bazkariak emango ditu, platerak, edalontziak eta jateko tresneria garbitu beharko ditu, baita mahaiak ere. Horrez gain janariak kobratzen ditu (siesten gehikuntzarekin), goizean zehar, gerentea ez dagoenean (geroago azalduta) bera bakarrik egongo da eta tabernaren arduraduna izango da.

  • 12:00/16:00: Kontratatutako langilea egongo da, (lanaldi erdian) eta bazkariak emateko eta siestak antolatzeko egongo da. Siesten arloa bere menpe geratuko da, betiere gehiago ordaindu badute.

  • 15:00/23:00: Beste langilea egongo da, jateko orduan sartzen dena, bazkariak emango ditu eta faltatzen dena berritzeaz ere arduratuko da. Beste langileak bezala, platerak, edalontziak eta jateko tresneria garbitu beharko ditu, baita mahaiak ere. Arratsaldez bera bakarrik egongo da, enpresaburua heldu arte (geroago azalduta) eta bera tabernaz arduratu beharko da. Gauean, afariak hasten direnean, berak afariak emango ditu enpresaburuaren laguntzaz eta jateko orduan bezala, garbiketa lanak egin beharko ditu. Azkenik dena jaso beharko du kontratatutako garbiketa zerbitzuak dena garbitzeko, hurrengo egunean dena ondo egoteko.

  • 8:00/10:00 Gerentea: Gosarietan lehenengo langileari laguntzeko egongo da. Gosariak emateko  egongo da bi ordu horietan. Behin ordu horiek bukatuta, bere bulegoko lana egitera joango da.

  • 20:00/23:00 Enpresaburua: Afarietan bigarren langileari laguntzeko egongo da. Afariak emango ditu eta falta dena berritu egingo du. Bezeroei kobratuko die eta beste langilearen laguntzaz dena jasoko du. Tabernara joan arte, bulegoan egongo da bere lanak egiten.

bottom of page