top of page

Langileak kontratatzeko prozedura


Gaur egungo langileen eskubideak zein betebeharrak, langileen estatutuaz gain, lan mundua baldintzatzen duen legediaren menpe daude. Langileen estatutua 1980an onartu zen baina hainbat aldaketa jasan ditu azken urteetan. Honetaz gain, garai haietan ezarritako eskubideak eta betebeharrak ez dira gaur egungoei bateratzen, hauek aldatzen joan direlako. Aldaketa hauek historian zehar langileen egindako greba, matxinada, iraultzen…ondorioz eman dira, bizi eta lan-baldintzak hobetzeko asmoarekin. Mugimendu hauei esker, eskubide eta betebeharrak duinagoak izatea lortu dira. Esate baterako greba baten ondorioz, gaur egun Langileen Nazioarteko Eguna ospatzen da, Maiatzak 1ean.


Maiatzak 1


Langilearen nazioarteko eguna urtero Maiatzak 1ean ospatzen da munduko herrialde gehienetan. II. Internazioanalak, Pariseko kongresuan 1889an aldarrikatu zutenetik ospatzen da. Egun horretan Chicagoko martiriak omentzeko eta langileen eskubideak eskatzeko ospatzen den eguna da, hala ere herrialde batzuk ez dute egun hau ospatzen.


1. Maiatzak 1 Eibarren (1976)

Egun honetan, lehen esan bezala Chicagoko martiriak omentzeko ospatzen da. 1886ko Maiatzaren 1ean Chicagon sindikalari anarkista batzuk greba bat hasi zuten zortzi orduko lanaldia eskatzeko. Greba gogorra izaten ari zen, hiru egun pasa ondoren matxinada piztu zen eta greba bukatzeko zortzi langile epaitu zituzten, bostei heriotza zigorra ezarriz. Greba honen poderioz Estatu Batuetako gobernuak zortzi orduko lanaldia ezarri zuen.

Egun hau ospatzen den herrialdeetako sindikatuek, Maiatzak 1ean kaleetan manifestazioak, martxak…etb ospatzen dituzte giza eskubideak aldarrikatzeko eta batik bat langileen soldatak igotzea bizi kalitatea hobea izan dezaten.

Gertaera Estatu Batuetan izan arren, gaur egun ez dute egun hau ospatzen. Estatu Batuez gain badaude egun hau ospatzen ez duten beste hainbat herrialde, horien artean, Britania Handia, Kanada, Zelanda berriak eta Australiak hain zuzen.


Langileen nazioarteko eguna Maiatzak 1ean ospatzen da.

Maiatzak 1ean beste jai bat ospatzen dute.

Maiatzak 1 a ez da jai, baina langileen nazioarteko eguna beste egun batean ospatzen da.

Ez dute inoiz ospatzen langileen nazioarteko eguna.




Nazioartean badaude herrialdeak egun hau beste egunetan ospatzen dutela, baina

badaude beste herrialde batzuk ez dutela edozein egunetan ospatzen ere ez. Mapa honetan ikus daiteke argi eta garbi langileen nazioarteko eguna noiz eta non ospatzen diren eta ez diren ospatzen.


Eskubideen eta betebeharren arteko konparaketa

Lanaldien eta eskubide/betebeharren konparaketa egiteko hurbileko adibide batera jotzea erabaki dugu. Espainia mailan dauden ezberdintasunak agerikoak direnez, Gipuzkoako eta Almeriako siderometalurgiako sektorearen hitzarmen kolektiboak konparatzea erabaki dugu.

Hitzarmen kolektiboei dagokienez, konparatutakoak 2015 eta 2011koak dira hurrenez hurren; baina, ohikoa den bezala “ultraaktibitatea” ematen da bigarren kasuan. Ultraaktibitatea aurreikusitako denbora igaro ostean hitzarmena aplikatzen jarraitzeari deritzo. Hitzarmenak sinatariren batek salatu arte aplikatzen dira; beraz, gerta daiteke inork ez salatzea edo salatzen den momentutik berri bat sinatu arte zaharraren baldintzak aplikatzen jarraitzea.

Besterik gabe, zenbait faktoreren konparaketarekin goaz. Aldagai batzuen datuak oso ezberdinak ez izan arren, guztien batura egoera nahiko ezberdina dela agerian uzten dutela pentsatzen dugu, eta taulak bisualki erretratu azkar bat egiteko balio digu:

Entradas destacadas
Entradas recientes
Archivo
Buscar por tags
No hay etiquetas aún.
Síguenos
  • Facebook Basic Square
  • Twitter Basic Square
  • Google+ Basic Square
bottom of page