top of page

Kontratuak



Kontratu bat sortzen da, pertsona natural bat zerbitzu bat eskaintzen dionean beste pertsona natural bati edo pertsona juridiko bati ordainketa baten truke.

Zerbitzua eskaintzen duenari langilea deritzo, zerbitzu hori jasotzen duena, ordaintzen duena eta agintzen duena nagusia da eta ordainketari soldata deritzo.

Kontratu mota asko daude baina langile guztiak (kontratu bat baldin badute) gizarte segurantzan izena eman behar dute lan egiteko, istripurik, lesiorik edo halakoak gertatuz gero seguru bat edukitzeko.


KONTRATU MUGAGABEA EDO FINKOA

Kontratu mugagabe bat egitea erabakitzen denean, hainbat puntu zehazten dira (lanaldia, ordutegia, lekua…) kontratuaren iraupena izan ezik.

Kontratu mugagabea jardunaldi osora, partziala edo zerbitzuak emateko izan ahal da. Lan-kontratu mota hau ahozkoa edo idatzita izan ahal da.

Lan-harreman mugagabearen kasuan, idatzita izango dira honako kasu hauek:, finko-etenak eta txandakoak, distantzian lan egiten duten langileak eta Espainian kontratatuak daudenak enpresa espainol batetik baina atzerrian lan egiten dutenak.

Lana finko etena edo txandakakoa denean kontratua idatzita izan behar da eta bertan kontratuaren iraupena, lanaldiaren denbora eta ordutegia argi azaldu behar dira.

Distantziara lan egiten duten langileek argi eta garbi zehaztu behar da kontratuan non egingo duten lan.

Kontratu mugagabearen barruan hainbat klausula zehatz daude non arrazoi batzuen ondorioz edukitzen dira. Ondorengo klausulak kontratuan sartzen badira, kontratua amaitu arte mantentzen dira, baina hobariak egongo balira, hobari bakoitza bere iraupena du. Honako hauek dira klausula ohikoenak:


Ezgaitasunen bat duten pertsonak:

Honako klausula hau edukitzeko ondorengo baldintzak izan behar ditu langileak:

  • Langilea izatea ezgaitasuna gradu bat %33koa edo gehiagokoa, adibidez ikusteko, entzuteko edo hitz egiteko arazoak, buruko arazoren bat… baina gradu hori beti egon behar da Organismo Eskudunak aitortuta , haiek esaten dutelako, proba batzuen ondorioz, zenbat ezgaitasuneko gradua duen pertsona bakoitza.

  • Enpleguko Zerbitzu Publikoan inskribatuta egotea.


Langileak baldintza horiek izan arren kontratatzen dion enpresak honako baldintza hauek izan behar ditu:

  • Bere zerga-betebeharrak eta gizarte segurantza egunean egotea, bai kontratatzeko momentuan baita kontratatuta dagoen bitartean.

  • Etekin deribatuetako sarbidetik kanpo ez uztea falta larriak izateagatik.

Aurreko baldintzak guztiak betez gero kontratatzen duen enpresa hori ondorengo hobariak edukiko lituzke.

Gizona izanez gero Emakumea izanez gero

​ Ezgaitasun zorrotzik gabeko desgaitutako langileak:

​- 45 urte baino gutxiago 4.500€ urtean ​5.350€ urtean

​- 45 urte edo gehiago ​5.700e urtean ​5.700€ urtean

​Ezgaitasun zorrotza duten desgaitutako langileak:

​- 45 urte edo gutxiago ​ 5.100€ urtean ​5.950€ urtean

​- 45urte edo gehiago ​6.300€ urtean ​ 6.300€ urtean


Genero indarkeriaren, etxeko indarkeriaren, terrorismoaren eta gizakietako salerosketaren biktimak:

Langileak honako klausula mota edukitzeko gutxienez ondorengo baldintza bat izan behar dute:

  • Genero indarkeria edo etxeko indarkeria jasan izatea bizikidetza familia unitateko kideren baten aldetik.

  • Terrorismoko biktima izatea.

  • Gizakietako salerosketaren biktima izatea.

Langileak apartez, kontratatzen dion enpresa hainbat baldintza izan behar dute klausula hau edukitzeko baita ondoren esango ditudan hobariak jasotzeko.


  • Kontratu mota hau enpresa guztiak egin ahal dute, Kooperatibak eta Sozietate Laboralak barne, betiere pertsona hauei bazkide langile bezala kontratatzen baldin badiete.

  • Bere zerga-betebeharrak eta gizarte segurantza egunean egotea, bai kontratatzeko momentuan baita kontratatua dagoen bitartean.

  • Etekin deribatuetako sarbidetik kanpo ez uztea falta larriak izateagatik.


Baldintza hauek betetzen badira eta lehen atalean esandakoak bakarra gutxienez betetzen bada,kontratatzen dien enpresak honako hobari hauek hilabetero jasotzeko eskubidea daukate.



Baztertze sozialeko egoerako langileak:

Langileak baztertze sozialeko klausula mota hau izateko honako baldintza hauek bete behar dituzte:

  • Lanean dauden langileak kontratu mugagabe batekin, baina beraien lan orduak haien lankideen orduen heren bat izan behar dute. Ondorengo arrazoiengatik ulertzen da langile bat baztertze sozialeko egoera batean dagoela:

  • Hemezortzi eta hogeita hamar urteen artean dauden gazteak adingabeen Babes-Erakundeetatik datorrenak.

  • Drogazaletasuna edo alkoholismoa arazoak izan dituzten pertsonak eta orain sozietatera barneratzen ari direnak.

  • Espetxe preso batean dauden pertsonak baina haien egoeragatik kanpoan lan bat eduki ahal dutenak.

  • Ordezko ostatuko baimendutako zentroetatik datorren pertsonak. Autonomi-Erkidego bakoitza bere baimenak dute, baita, Zeutako eta Melillako hirietatik datorren pertsonak ere.

  • Prebentzio-zerbitzuetatik eta gizarteratzetik datorren pertsonak.

  • Langileak ez dute inongo loturarik eduki behar edo izan behar enpresarekin kontratua egiten denean edo 24 hilabete lehenago kontratu mugagabea denean edo 6 hilabete lehenago kontratu partziala denean.

Langileaz gain, enpresak honako baldintza hauek izan behar ditu ondoren izango ditudan hobariak edukitzeko.

  • Bere zerga-betebeharrak eta gizarte segurantza egunean egotea, bai kontratatzeko momentuan baita kontratatua dagoen bitartean.

  • Enplegu-programen aplikazioaren desbideratutako onuretarako sarbidetik kanpo ez egotea (Artikulu 46 del R. D. legegilea 5/2000)

Baldintza guzti hauek betetzen baldin badira enpresak honako hobari hauek edukitzeko eskubideak izango dituzte:


Kontratu mugagabe denean enpresak 50€ hilero edukitzeko eskubidea izango dute 4 urteko iraupenarekin, hau da, 600€ urtero, 2400€ guztira.


ALDI BATERAKO LAN-KONTRATUA.


Aldi baterako lan-kontratua, enpresariaren eta langilearen artean denbora mugatuko lan-harreman bat ezartzen denean ematen da. Kontratu mota hau, lanaldi osokoa edo partziala izan daiteke.

Aldi baterako lan kontratuetan lau mota bereiztu ditzakegu:

- Obra eta zerbitzu jakineko kontratua

- Behin-behinekoa, ekoizpenaren inguruabarren araberakoa

- Ordezkapen kontratua

- Aldi baterako lan kontratu zehatzak

Obra eta zerbitzu jakineko kontratua


Lan-kontratu mota hau enpresa batek lan zehatz bat egiteko langile bat behar duenean ematen da. Konbenio batzuek beraiek zehazten dituzten kontratu hau duten langileek zer nolako lanak egin ditzakete.

Kontratuaren iraupena mugatua da, hau da, zehaztutako lanak iraungo duen epea. Kontratuaren epea jakin ez arren, jakinean egon behar da kontratua ezin dela hiru urte baino gehiagokoa izan.


Behin-behinekoa, ekoizpenaren inguruabarren araberakoa


Kontratu hau enpresa batek lan asko duenean edo produkzioa sustatu behar duenean erabiltzen da. Kontratu hau gehienez 6 hilabetekoa izan daiteke (12 hilabetetan). Kontratua sei hilabete baino gutxikoa bada, behin epea betetzerakoan luzatzeko aukera dago. Konbenioen bitartez, epeak aldatu daitezke, muga batzuk errespetatuz.


Ordezkapen kontratua


Enpresa batek, langile bat aldi baterako kontratatu dezake, enpresako langile batek denbora batez lan egiteari uzten dioenean. Lana lagatzen duen langileak lana berreskuratzeko aukera du. Bide honetan, kontratatutako langileak lagatako lanpostua okupatuko du. Baita ere, ordu batzuk egiteko ere erabil daitekeen kontratua da, lanaldi murriztuetan hain zuzen.

Aldi baterako lan kontratu zehatzak


Gaur egungo legeak, aldi baterako lan-kontratu mota batzuk zehazten ditu, horien artean garrantzitsuenak honako hauek dira:

- Gazteen lehen lana

- Gizarte-bazterketa jasaten duten pertsonak

- Genero indarkeria jasaten dutenentzat

- Ezintasuna duten langileak

- Ikertzaileentzat

- Adingabeen zentroetan barnealdi-neurripean dauden adingabe eta gazteak

- Espetxean zigortuta dauden langileak

Aldi baterako lan kontratua izaten duten langileen profilak honako hauek izaten dira gehienengo kasuetan:

- Emakumeak

- Sektore pribatuko langileak

- 25 urte beherakoek

- Nekazaritzan, eraikuntzan, ostalaritza, eta merkataritza arloan diharduten langileak.


HEZIKETA ETA IKASKETA KONTRATUA

Kontratu mota honen helburua pertsona bat prestakuntza profesionala enpresa batean egiteko aukera izatea da.

Ikasten ari diren pertsonak eta aldi berean prestakuntza profesionala izan ari diren pertsonak, hau da, DUAL bat egiten ari direnak (ikasi + lana) lan kontratu mota hau izan behar dute.

Lan zehatz bat ikasten ari diren pertsonak erabiltzen dute lan kontratu mota hau. Enpresek eraketako kostuaz finantzatu ahal izango dira Gizarte-Segurantzako enpresa-kotizazioetako hobarien bitartez, horrela enpresa gehiago egon ahal dira kontratu mota hau erabiltzen dutenak eta ikasketak bultzatzen dutenak.

Kontratu mota honen ezaugarriak honako hauek dira:

  • Kontratu mota hau egin ahal da soilik gazteekin, hamasei eta hogeita bost urteen artean (hogeita hamar urtera arte egin ahal da langabezia gutxienez %15 denean.) Betiere langilea formakuntza profesional batean izena emanda dagoenean.

  • Urteen muga ez da kontuan hartuko pertsona hori ezgaitasunen bat baldin badauka edo baztertze sozialean dauden pertsonak ezta txertatze-enpresen aldetik kontratatzen diren kasuetan.

Kontratu hau iraupen bat dauka, bai denboraz baita egindako orduetan ere.

  • Gutxienez urte bateko iraupena izan behar du eta gehienez hiru. Baina hitzarmen kolektiboaren bitartez kontratuaren iraupena desberdina izan ahal da, horrela iraupen minimoa sei hilabetekoa da eta gehienez hiru urtekoa.

  • Kontratua hiru urte baina gutxiagoko iraupena baldin badauka, bi parteen aldetik akordio batera iristen badira, kontratua luzatu ahal izango da bi bider.

  • Kontratuak ezin izango dira ospatu lanaldi partzialean.

  • Formakuntzako lana ikasketekin bateragarria izan behar da eta lan orduak ezingo dira %75tik gora izan lehen urtean eta %85tik gora izan bigarren eta hirugarren urteetan legezko jardunaldi maximoa kontuan hartuta.

  • Langileek ezin izango dute ordu gehiago egin, ezta gauen lana eta txandakako lana ere ez.

  • Behin langile bat kontratu mota hau erabili badu lan zehatz bat ikasteko, ezingo du berriro kontratu mota hau eduki lan zehatz berbera ikasteko, denbora bat izan duelako ikasteko eta beraz ezingo du berriro kontratu mota hau eduki. Baina bai izan ahalko du beste kontratu mota bat, esate baterako, kontratu mugagabea edo aldi baterako kontratua.

  • Haurdunaldian arriskuan badago, amatasun edo aitatasun edo adopzio denboran baldin badago kontratuaren iraupena geldiarazten da.


Enpresa bat lan kontratu mota hau egiten baldin badio bere langile bati, hobari hauek edukitzeko eskubideak dituzte:

Enpresak bere langileari ordaindu behar dio kontratuan adierazitako dirua baina kontratu mota hau daukan abantaila enpresarako da, ez diola gizarte segurantzari ordaindu behar, betiere kontratatzen dion enpresa ETE bat bada, hau da, 250 langile edo gutxiago baldin baditu. Enpresa handia edo multinazional bat bada, 250 langile baino gehiago, soilik %25a ordaindu behar dute gizarte segurantzari.

Heziketa eta ikasketen kontratua bukatzen denean eta kontratu hori mugagabe batean bihurtzen bada, enpresak hiru urtez, 1500 euro murrizten du urtean gizarte segurantzaren kuota mutila baldin bada eta 1800 eurotan neska bada.


PRAKTIKETAKO LAN KONTRATUA

Praktiketako lan-kontratua langileak ikasitakoa, lanaren bitartez praktikan jartzea du helburu. Baina, ez da datza bakarrik esperientzia hartzea lan zehatz batean, ikasitakoa, lanaren bitartez esperientzia hartzea baizik.

Kontratu hau sinatzen duten langileek hainbat baldintza behar dituzte:

  • Titulazioa

  • Adina

  • Iraupena

  • Lanaldia

  • Soldata

Titulazioa

Titulazio espezifiko bat eduki behar du: Unibertsitateko lizentziatura, ingeniaritza edo maila bereko edozein titulazio izatea.


Adina

30 urte baino zaharragoak diren pertsonek beraien ikasketen amaiera 5 urte baino gutxiagoko epean izan beharko dira kontratu hau sinatu ahal izateko. Bestalde, 30 urte baino gutxiago dutenentzat ez dago mugarik 2013an martxan jarri zen legeak dioenez.


Iraupena

Praktiketako lan-kontratuaren bitartez, lehen esan bezala, helburua, ikasitakoa lanaren bitartez esperientzia izatea da. Kontratu hauek ezin daitezke 6 hilabete baino gutxiagokoak izan baina 2 urte baino gehiagokoak ere ez. Muga hauen heinean, konbenio bakoitzak aldaketa zehatz batzuk egin ditzakete. Kontratua epe maximokoa ez bada, bi alditan luzatua izan daiteke, beti kontuan izanda, luzapenak egin arren bi urte baino gehiago ezin izango direla egin.


Lanaldia

Lanaldiari dagokionez, kontratu hauek zortzi ordukoak edo lanaldi partzialekoak izan daitezke.


Soldata

Soldatari dagokionez, konbenio bakoitzak praktiketan dihardutenei soldatak ezartzen dituzte, baina lehenengo urtean ezin daiteke %60a baino gutxiagokoa izan, eta bigarrenean %75koa. Baita ere, kontuan izan behar dugu soldata ezin dela legeak ezarritako minimoa baino gutxikoa izan. Praktiketako lanaldi partziala dutenentzat soldata minimoa proportzionalki ezartzen da.

Praktiketako kontratuak idatziz egin behar dira, bertan lanaldiko epea zehaztuz, egunero zenbat ordu egingo diren lan zehaztuz eta langile bakoitzak konbenioa kontuan hartuz, zenbateko soldata izango duen zehaztuz. Bestalde, bide honetan enpresei gizarte segurantzarekiko ordaindu beharreko kuota %50a murriztuko zaie.


GURE LANGILEEI EGINDAKO KONTRATUAK



Entradas destacadas
Entradas recientes
Archivo
Buscar por tags
No hay etiquetas aún.
Síguenos
  • Facebook Basic Square
  • Twitter Basic Square
  • Google+ Basic Square
bottom of page