top of page

Prozesuan parte hartzen duten eragileak

Hasieran azaldu dugun bezala hasierako mapa mentalaren bitartez, langileen hautaketarako prozesua “externalizatzea” posible da. Hau da, eragileren bat kontratatzea prozesuan dauden fase guztiak (edo faseren bat) aurrera eramateko. Eragileren artean enpresa pribatuak, erakunde publikoak, interneteko orrialdeak edo sare sozialak aurkitu ditzakegu eta eskainitako zerbitzuen artean ezberdintasun batzuk ere badaude.


Enpresa pribatuei dagokienez, aldi baterako lan enpresak (ABLE) edo gizarte baliabideetan espezializatutako aholkularitzak daude. Izenak dioen bezala, lehenengoak enpresa edo erakunde batek lanpostu bat aldi baterako bete behar duenean eskaintzen dituzte bere zerbitzuak. ABLEek bilaketa eta hautapen prozesua aurrera eramaten dute eskatutako profilari egokitzen zaion pertsona bat kontratatzeko eta, ondoren, langileak lanaldia eskaintzen duen enpresaren zuzendaritzapean bete beharko ditu bere funtzioak. ABLEen abantaila nagusia lan-merkatuaren ezagutza handia dutenez enpresaren beharrei ondo egokitzen den hautagaiak aukeratzeko erraztasuna dutela da. Adibide bezala, Adecco edo Randstad bezalako enpresak aurkitu daitezke.



Gizarte baliabideetan espezializatutako enpresak, aldiz, prozesu osoa bereganatzen duten enpresak dira. Hautaketa prozesu handiak gidatzen dituzte, profil ezberdineko lan – poltsak sortu; baina baita lanpostuen ebaluaketak egin edo soldaten azterketa landu ere. Batzuetan ABLE batzuk ere gizarte baliabideetako zerbitzuak eskaintzen dituzte, desberdintasuna ABLEak behar zehatz bati erantzuten dioten bitartean, aholkularitzak prozesu sakonagoak egiten dituztela da. Aholkularitzen abantaila espezializazioa da; hau da, espreski giza baliabideen zerbitzuak eskaintzen dituztela, eta adibide bezala Campo Ochandiano bilbotarra edo Corehum eibartarra dauzkagu.

Desabantailei begira, nagusia enpresa pribatuak direnez euren zerbitzua ordaindu behar dela da.


Desabantaila berbera interneteko web orrialdeetan aurki dezakegu. Normalean, web orrialdeek hautaketa prozesuaren fase bakarrari erantzuten diote, iragarkiari hain zuzen. Oso ohikoa da enpresek web orrialde bitartez euren lan – eskaintza aurkeztea, era honetan, eta hau da hauen abantaila, jende askori heltzeko aukera dutelako, internet eta teknologia berrietara egokituta dauden pertsonak, gainera. Honen adibide garbia dira InfoJobs edo InfoEmpleo, eta ezin dugu ahaztu aurrerago azaldutako aholkularitza batzuek ere zerbitzu berbera eskaintzen dutela.


Iragarkiak jartzeko, ordea, bada dohaineko zerbitzua eskaintzen duen erakunde publiko bat, Lanbide. Lanbide Eusko Jaurlaritzaren zuzendaritzapean dagoen euskal enplegu zerbitzua da, eta beste funtzio askoren artean, langileen formazioa eta langile/enpresa arteko bitartekari funtzioa betetzen du. Lanbide, ordea, ez dago espezializatua enpresa pribatuak bezala eta, agian, hau izan daiteke desabantaila nagusia.


Azkenik, gaur egun sare sozialen garrantzia handia dela badakigu, eta enpresa munduan ere garrantzia irabazi dute. Badaude lana lortzeko edo lan munduko esperientzia elkarbanatzeko sortu diren sare sozialak, Linkedin edo BeBee bezalakoak, non jendearen interes pertsonalak eta laboralak bat egiten duten.


Abantailak etengabe hazten ari den zerbitzu bat dela eta enpresa/langile kontaktua ezartzeko erraztasuna diren bitartean, desabantaila nagusia sare sozialen erabilera txarrak aukerak asko murrizten dituela da, batez ere langileen ikuspuntutik.

Entradas destacadas
Entradas recientes
Archivo
Buscar por tags
No hay etiquetas aún.
Síguenos
  • Facebook Basic Square
  • Twitter Basic Square
  • Google+ Basic Square
bottom of page