top of page

Hautaketa prozesu berritzaileak

Gaur egungo enpresetan langileak hautatzeko garaian hautaketa prozesu berritzaileak erabiltzen dituzte. Prozesu hauek berritzaileak dira, hau da metodo klasikoak atzean lagatzen dituzte.

Metodo innobatzaile batzuk aztertu ditugu eta horietatik bat aukeratu dugu, gure enpresan egingo ditugun lan elkarrizketan erabiltzeko.

Prozesu innobatzaileen artean hauek izan dira aztertu ditugunak:


• GOOGLEen METODOA

Google enpresan lan egiteko aukera, uste baino gertuago egon daiteke. Enpresa honek teknika tradizionaletatik alde egiten du eta teknika innobatzaileen bitartez langileak hautatzen ditu. Esate baterako, hautagaiak anuntzio baten bidez bilatu beharrean, web gune desberdinetan publizitate bannerrak erabiliz, erabiltzaileak bertan sartuz gero “casting” bezalako bat pasatzeko aukera izango du. Argazkian ikus daitekeen bezala, publizitate banerraren bitartez beste pantaila batean proba batzuk ateratzen dira.

Metodo hau erabiltzearen abantailen artean, proba zehatzak direnez, hautagaiaren gaitasunak neurtzen dira.


• “Role – playing”ak

“Role - playing”ean, lan elkarrizketa batean egoera bat simulatuz, hautagaiak pertsonaia baten rola hartu behar du eta horren aurrean, simulatutako egoeran nola jokatuko lukeen ikusi eta zer nolako erabakiak eta nola hartuko lukeen ikus daiteke. Horren arabera, enpresak hautagaien rolak aztertu eta langilea hautatzeko garaian hautagaien artean lan horretarako aproposena aukeratzen dute. Adituek diotenez, “role-playing”a taldeka egitea aproposena dela diote baina bakarrik egiteko aukera ere oso ona dela. Aurrerago azaltzen dugu talde – dinamika bat non “rol – playing”a erabiltzen den.

“Role playing”a eta Grönholm metodoak erabateko zerikusia daukate. Hau da, Grönholm metodoa Role playing mota bat da.


• GRÖNHOLM METODOA

Grönholm metodoa langileak hautatzeko prozesu bat da. Gaur egungo metodo innobatzaileetariko bat dela esan dezakegu.

Bertan enpresak hainbat langile batzen ditu, eta talde dinamika baten bitartez, hautagaiek elkarlanean arituz, hautagaiak kaleratuak izaten dira bakarra geratu arte.

Metodo hau erabiltzeak zenbait abantaila eta desabantailak dauzka.

Abantailei dagokienez, hautaketa egun batean bertan egitea daramatza eta honekin batera, hautagaien pertsonalitatea eta egoera batean izango dituzten rollak nolakoak izango diren jakitea.

Bestalde, metodo hau erabiltzeak desabantailak ere baditu, horien artean, prozesuak egun osoa hautaketan murgilduta egotea dakarrela.

• Talde – dinamikak

Test mota: esleitutako rolekin eztabaidatzea.


HELBURUA

• Taldeko erabakiak hartzeko prozesua aztertzea.

• Talde komunikazio prozesuen behaketa.

• Lan-taldeen lankidetza-gaitasuna aztertzea.

• Konfrontazio positiboa, berdintasuna eta laguntza ezartzeko gaitasuna aztertzea.

• Lidergo prozesuak eta ekiteko gaitasuna behatu.


JOKOAN DAUDEN KONPETENTZIAK

Pertsonen Kudeaketa: lidergoa

ekimena

Emaitzetara orientazioa

Talde-lana


EGOERA

Meteorito bat erortzen da ozeanoan olatu erraldoi bat sortuz eta munduko kontinente guztiak urpean geratzen dira.

Zorionez, zu eta beste bost lagun Teideko parkean gainean hegan zaudete globo aerostatiko baten.

Ordu batzuk eta gero, globoa haizea galtzen hasi da, baina irla bat ikusten duzue.

Itsasoa marrazoz beteta dago eta irlara iristeko era bakarra norbait globotik botatzea da.


PARTAIDEARENTZAKO JARRAIBIDEAK

Parte-hartzaileen artean eztabaida bat ezarri behar da, uretara nor botako den erabakitzeko. Ebaluatzaileak partaide bakoitzari funtzio hauetako bat esleituko dio:

• Apaiz bat

• Prentsa arrosako kazetaria

• Aholkulari politikoa

• Lehen hezkuntzako irakasle bat

• Erizain bat

• Estatistikako Institutu Nazionaleko funtzionario bat


Erabaki hartzeko kontutan hartu beharreko premisak:

• Planetan bizirik dirauten azken gizakiak zarete eta bizitzaren jarraitasuna ziurtatu behar duzue.

• Erabakia aho batez hartu beharko da, bozketa egitea edo parte-hartzaileetako bat borondatez joatea ez da aukeren barruan sartzen.

• Parte-hartzaile bakoitzak bere argudioak aurkeztu beharko ditu, esleitutako rolaren arabera bere bizia dela salbatu beharrekoa konbentzitzeko. Erabaki hori hartzeko ezarritako denbora 20 minutukoa da.


• Prozesuen gamifikazioa

Lehenik eta behin, ludifikazioa edo gamifikazioa jokoetan aurki daitezkeen teknika, elementu edo dinamikak aisialdirako ez diren aktibitateetan erabiltzea dela aipatu behar da, arazo baten aurrean motibazioa indartzeko edo bakoitzaren jarrerak azaleratzeko. Aurki daitezkeen ezaugarri ohikoenak arauak zehaztea (mailak, rankingak, puntuak…) edo dinamikak jarraitzea (sariak, estatusa…).

Jokoetatik datozen estrukturak barneratzea jarduera aspergarriak motibatzaile bihurtzeko helburuarekin egiten da eta, aspaldiko teknika izanik, gaur egun asko indartu den teknika bat da bideo jokoen eta teknologia berriei esker. Enpresa mundura azken hamarkadan hurbildu zen eta, beste arloekin batera, azkenaldian asko indartu da.

Hautaketa prozesuetan gamifikazioa ere ezartzen hasi dira eta topatutako adibidea horren eredu da. Aurrerago azaldutako hautaketa prozesuan edozein fase gamifikatzen da eta, talde dinamikak joko bezala aurkezten dira edo mobilerako app baten bitartez gidatzen dira egin beharreko probak.

Prozesua bera abantaila eta desabantailatzat har dezakegu. Batzuentzat prozesua joko bihurtzea abantaila den bitartean, jarduerak motibatzaile bihurtzen baitira; beste askok pentsatuko dute lan munduak ezin duela onartu jokoetan oinarritutako prozesurik.

Entradas destacadas
Entradas recientes
Archivo
Buscar por tags
No hay etiquetas aún.
Síguenos
  • Facebook Basic Square
  • Twitter Basic Square
  • Google+ Basic Square
bottom of page