top of page

Curriculum motak

Curriculuma da gure ezaguerak, eraketa, esperientzia profesionala eta trebetasunak transmititzen dituen komunikabide mota:

Curriculum batean lehendabizi pertsona bakoitzaren datu pertsonalak ipini behar dira (izen abizenak, NAN, jaiotze data…), gero ikasketak eta eraketak kronologikoki jarri behar dira, ondoren esperientzia pertsonala datekin ipini beharko da, eta azkenik, gaur egun hizkuntzak oso garrantzitsuak direnez, ze hizkuntza mota hitz egiten duen pertsona bakoitzak eta zer titulu dituen ipintzea gomendagarria da.

Pertsona bakoitzaren profilaren, esperientzia laboralaren eta dituen helburu profesionalen mendean, gomendagarria izango da curriculum mota bat edo beste bat erabiltzea. Honako mota hauek daude pertsona bakoitzaren esperientzia pertsonala ipintzeko:


CURRICULUM KRONOLOGIKOA

Gehien erabiltzen den mota da, gainera, argiena eta ulertzeko errazena da. Esperientzia profesionala era kronologikoan adierazten du. Curriculum mota honek bi era ditu, zuzeneko curriculum kronologikoa eta alderantzizko curriculuma:


ZUZENEKO CURRICULUM KRONOLOGIKOA

Mota honek esperientzia profesionala kontatzen du lan zaharrenagatik hasiz eta berrienarekin bukatuz. Erabilgarriena da goranzko ibilbidea edo lineala izan duten profilentzako haien esperientzia profesionalean, haiek izan duten ibilbidea ona delako eta enpresarako komenigarria da konpetenteak direlako. Curriculum hau egiten duten pertsonen helburua beraien ibilbidean gora egiten jarraitzea da.


ALDERANTZIZKO CURRICULUM KRONOLOGIKOA

Bere izenak esaten duenez, curriculum zuzenaren alderantzizkoa da eta mota honetan pertsona bakoitzak izan duen azken lanetik hasi beharko da datuak ipintzen eta bere lehen lanean bukatu beharko du. Mota honekin nabarmentzen da bakoitzak izan duen azkenengo esperientzia eta enpresa bakoitzak hautagaiaren profil profesionaleko irudi oso azkarra lor dezake.


ABANTAILAK

  • Formatu tradizionalena eta gehien onartuta dagoena da.

  • Egonkortasun laborala eta erantzukizunak edukitzeko ahalmena nabarmentzen du.

  • Zure funtzioak eta lanpostuko lorpenak deskribatzen ditu.


DESABANTAILAK

  • Lan-aldaketak nabarmentzen ditu.

  • Ezer egin gabe denbora, igoera faltak edo lan aldaketak asko nabarmentzen dira.

  • Ez du trebetasunak argi eta garbi ikusten uzten.


CURRICULUM FUNTZIONALA

Curriculum mota honek pertsonaren esperientzia pertsonalaren informazioa bloketan banatzen du. Bloke bakoitzean, egindako funtzioak eta lortutako lorpenak zehazten dira.


Honela, bakoitzak duen eraketak eta esperientzia azkar, argi eta garbi ikusten dira. Modu honetan, kronologikoki ez doanez, bakoitzaren puntu positiboak, berezko trebetasunak eta lortutako lorpenak ondo nabarmentzen dira. Aldi berean, alde batera uzten dira edo deuseztatzen dira gai txarrak, adibidez, langabezia aldiak, lan aldaketa asko…

Mota hau egokia da sektore profesional erabat desberdinean lan egin nahi duenarentzat, zeinetan zure aurreko esperientzia laborala ez da garrantzitsua eta bakoitzaren trebetasunak eta lan egiteko ahalmenak eta lan egiteko era dira benetan garrantzia dutenak.

Curriculum mota hau gomendagarria da adibidez denbora asko langabezian dagoen pertsona batentzako edo ikasketak bukatu duen pertsona batentzako eta lan esperientzia ez duenarentzako.


Mota honek, aurrekoak bezala, bere abantailak eta desabantailak ditu:


ABANTAILAK

  • Hautagaiak duen ahalmenetan eta trebetasunetan zentratzen da, zirkunstantzia laboraletan baino gehiago.

  • Hautagaiaren lorpenak eta trebetasunak antolatzeko askatasun gehiago dago.

  • Teknologi berriekin erabiltzeko egokia da.

DESABANTAILAK

  • Ez da garrantzitsua bakoitzak lan egin duen enpresaren izena, hori ez dutelako kontuan hartuko.

  • Zenbat denbora egon den pertsona bat lanean edo langabezian ez dute kontuan hartzen.


CURRICULUM MIXTOA (KRONOLOGIKOA + FUNTZIONALA)

Hiruretatik informazio gehien ematen duen mota da, baina lantzeko konplexuena da. Hautagaiaren ibilbide profesionala azpimarratzen da. Kontuan hartzen baita zer enpresetan lan egin duen eta zenbat denbora egon den lanean edo langabezian. Gainera, lortu dituen lorpenak nabarmentzen dira.

Lehendabizi eredu funtzionaletik hasten da, hau da, zein lan eduki dituen jartzen da eta gero kronologikoa ipintzen da, zenbat denbora egon den lanean jarriz.


ABANTAILAK

  • Hautagaiaren trebetasunak, esperientzia eta formakuntza nabarmentzen da.

  • Sormen asko baimentzen du, postu jakin batera aurkeztu nahi duenarentzako garrantzitsua denak indarra hartzen du.

DESABANTILAK

  • Ez da formatu ona formulario estandarrak eskatzen duten lekuetan aurkezteko.

  • Curriculum desberdina behar da lanpostu bakoitzerako eta horrek denbora eskatzen du.


KONPETENTZIAGAITIKO CURRICULUMA

Mota honek, hautagaiak dituen trebetasunak azpimarratzen ditu. Curriculum mota hau lantzeko zailenetakoa da, introspekzioko eta autoanalisietako ariketa ona eskatzen duelako. Zer lortu duen hautagai bakoitzak bere aurreko lanetan, ze erronka gainditu dituen, nolakoa den, eta zeintzuk diren bakoitzaren puntu garrantzitsuak ipintzerako orduan.


CURRICULUM INFOGRAFIKOA

Oso curriculum mota ona da, atal bakoitza (izena, lan mota, ikasketak…) irudien, grafiken eta testu laburren bitartez adierazita dagoelako.

Gomendagarria da profil teknikoarekin, diseinu grafikoarekin, marketinarekin edo irudimenarekin erlazionatuta dauden lanetan. Oso zehatza denez, ondo pentsatu behar da zer nolako informazioa ipiniko duen. Gaur egun hainbat aplikazio daude curriculum mota hau egiteko, adibidez, Visual.ly, Piktochart edo Easel.ly.


BIDEOCURRICULUM

Curriculum mota honekin, bideo labur baten bitartez, hautagaiak bere motibazioak, gaitasunak, trebetasunak, lorpenak eta esperientzia profesionala azaltzen ditu. Gainera, bere datu pertsonalak esaten ditu.

Modu tradizionala alde batera uzten du eta modu berritzaile baten bitartez bere curriculuma egiten du. Hautagaiaren sormen librea ikusten da eta beste alderdi batzuk ikusten dira, ala nola, ahozko komunikazio eta ez ahozko komunikazioa. Profesionalak (aktoreak, abeslariak, kazetariak…) curriculum mota hau egiten dute. Gainera, bideo bat denez, Internetera igo ahal da jendeak ikusteko eta kontratazio gehiago lortu ahal izateko.


Entradas destacadas
Entradas recientes
Archivo
Buscar por tags
No hay etiquetas aún.
Síguenos
  • Facebook Basic Square
  • Twitter Basic Square
  • Google+ Basic Square
bottom of page