top of page

Barneko edo kanpoko kontratazioa?

Enpresak sarritan, arazoak izaten dituzte libre geratzen diren plaza huts desberdinak estaltzeko, are gehiago, goi karguak direnean. Horrela betiko galderari erantzuna bilatu behar diote; Barneko edo kanpoko kontratazioa egin? Galdera honen erantzuna ez da soilik bat izango, baizik eta hainbat erantzun egongo dira eta bakoitzak bere abantailak eta desabantailak edukiko ditu. Enpresarentzat garrantzitsuena da bai bat aukeratu edo bestea aukeratu, enpresari hobeto joaten zaion kontratazio mota aukeratu behar duela, bere funtzionamenduarekin jarraitzeko.


BARNEKO ERREKRUTATZEKO PROZESUA

Barne errektrutatzeko prozesua, enpresaren barruan postu libre bat dagoenean kanpoko bati kontratatu beharrean, enpresa barruko langile bati postuz igotzen edo postuz aldatzen diotenean gertatzen da. Kasu honetan, enpresaren langileei mezua ematen zaie eta irizpide batzuk jarri ondoren, elkarrizketa eta proba batzuk egiten dituzte langile jakin batzuei, postu hori lotzeko; edo zuzenean, giza baliabideko langileek enpresako langile bat aukeratzen dute bere kualitateen eta trebetasunengatik, postu horretarako aproposa delako. Hau guztia giza baliabideen departamentuak antolatzen du. Prozesu hau ondorengo abantailak eta desabantailak dauzka.


ABANTAILAK:

  • Langileak enpresaren barruko pertsonak direnez, enpresa nolakoa den ezagutzeaz gain, erabiltzen den funtzionamendua ere.

  • Enpresan lan egiten dutenez lankideen artean harremanak daude eta egokitzapen-arazoa ezabatzen da, ez dena gertatzen kanpoko bat kontratatzen baldin badute.

  • Baliotasun eta segurtasun indize handiagoa aurkezten du, giza baliabideko langile-pertsonala langile horiei ezagutzen dietelako.

  • Motibazio-iturri itzela da langileentzako, mailaz igotzeko aukera dutelako.

  • Pertsonalaren arteko konpetentzia osasuntsua garatzen da, aukerak, benetan lan egiten dutenentzat izango direlako eta hori dela eta langileek egunero erakutsi behar dute, lan eginez, postu horretarako balio dutela.

  • Prozesu azkarragoa da.

  • Enpresarako ekonomikoagoa da kostuak saihesten dituelako, adibidez, prentsa abisu gastuak, hautagai-harrera kostua…


DESABANTAILAK:

  • Enpresak aurrerabide-aukerarik une egokian ez badu eskaintzen, arriskua dago enplegatuak haserretzeko eta interesa galtzeko.

  • Postuz aldatu dioten langileari, lehen zegoen langilearen kualitate eta trebetasun berdinak edo handiagoak izan behar ditu, bestela enpresarako pauso bat atzera joatea izango litzateke.

  • Enpresako langileen artean haserreak edo gatazkak egon ahal dira postu bat lortzerako orduan eta hori enpresarako kalte bat da, giro txarra ekarri ahal duelako.

  • Oso jarraian egiten badira postu igoerak, desoreka bat sortu ahal da enpresaren barruan, azkenean langileek ze lan egin behar duten ez dakitelako


KANPOKO ERREKRUTATZEKO PROZESUA

Kanpoko errekrutatzea gertatzen da enpresan postu libre bat geratzen denean eta giza baliabidekoek erabakitzen dutenean profesional bat merkatuan bilatzea, hau da, enpresaren kanpoan bilatzea. Horrela enpresa kanpoko jendearekin betetzen dute enpresan sortutako lekua. Prozesu hau bere abantailak eta desabantailak ditu:


ABANTAILAK:

  • Pertsona berria denez, kanpoko esperientzia ematen dio enpresari eta ideia berriak eman ahal ditu enpresa hobetzeko.

  • Giza baliabideak berritzen ditu eta enpresa aberasten du.

  • Ideia berriak taldeari lagunduko diote eta ikuspuntu berriak emango ditu. Gainera, enpresaren barruan arazoak egongo balira langile berri hori konpontzeko metodo berriak emango zituen.

  • Askotan langileek potentziala daukate kargu berri hori hartzeko, baina eskatutako esperientzia ez daukatenez, kanpo errekrutatzearekin lortu daiteke esperientzia duen pertsona hori.

  • Hasieratik kontratatutako langilea emaitza handiak, eraginkortasuna eta arduraldia emango du, beste enpresa batetik datorrenez eratuta dagoelako eta gaitasun onak dituelako.

  • Kanpoan dagoena ezagutzen duenez eta zer motatako konpetentziak dauden jakiten duenez funtsezkoa da enpresarako, eta beraz lan egiteko |erarekin eguneratuta beti mantenduko da.


DESABANTAILAK:

  • Enpresaren kanpotik datorrenez, bere lan egiteko era ez dator bat enpresan lan egiteko erarekin eta hori zailtasunak ekarri ditzake lan egiterako orduan, eztabaidak egon ahal direlako.

  • Ez duenez enpresa ezagutzen, ez daki nortzuk izango diren bere lankideak, ezta nola funtzionatzen duen enpresa eta hori lan egiterako orduan arazoak ekarri ditzake.

  • Printzipioz segurtasun gutxiago ematen du, enpresak ez duelako ezautzen langile berri hori.

  • Garestiagoa da eta inbertsioak eskatzen ditu baita berehalako gastuak, adibidez: errekrutatze agentzien zerbitzu-sariak, soldatei buruzko eragiketa-gastuen…

  • Printzipioz prozesu motelagoa da, iragarkia ipini, elkarrizketak egin eta proba batzuk pasa behar dituelako. Gainera enpresa ezagutu behar du, baita, zer motatako funtzionamendua duten enpresa ere.


Entradas destacadas
Entradas recientes
Archivo
Buscar por tags
No hay etiquetas aún.
Síguenos
  • Facebook Basic Square
  • Twitter Basic Square
  • Google+ Basic Square
bottom of page