top of page

Zertan datza TeknoPlus?

SARRERA

Erronkan egokitu zaigun lana produktua sortzea izan da, beste talde batek marketing kanpaina sortu dezan. Ondorioz, merkatuan berritzailea den produktu bat sortzekoa zenbait bilera egin genituen.


Bileretan proposamenak jaso genituen, orain arte sortu ez diren produktuekin. Proposatutako produktuen ezaugarri amankomuna eguneroko bizitzan dauzkagun arazoei aurre egitea, konponbidea bat topatzen saiatzea izan zen. Hori dela eta, etxeko zereginak errazteko produktuak planteatu genituen: balda mugikorrak dituen armario bat edo etxean ditugun izakinak kudeatzeko modu bat. Baita bizitza pertsonala hobetzen diguten errekurtsoak, arropa “bista errealean” probatzeko app baten sorrera edo aurikularrak integraturik zeramaten jantziak.


Guztion artean filtroa pasa genuen bozketa baten bitartez, non bakoitzak bere bi produktu gogokoenak aukeratu behar zituen. Emaitza bezala, armario elektroniko edo armario argiaren garapena egitea aukeratu genuen.


Aurkezpen azal bezala etxean dauzkagun ondasun, izakin edo jakiak antolatzeko erabili dezakegun produktu bat dela esan daiteke. Eta errazten dizkigun zereginak etxean gordetzen ditugun janariak antolatuta edukitzea edo egin behar dugun erosketak antolatzea topatu daitezke.


GURE PRODUKTUA


Merkaturatu nahi dugun produktu berria despentsak kudeatzeko sistema argia bezala aurkeztu nahi dugu. Sistema instalatzeko tablet moduko bat salduko dugu eta horren bidez kudeatuko da nahi dugun despentsa.


Sistemaren funtzionamendua erreza eta intuitiboa izatea da gure helburuetako bat eta horretarako “software” errez bat instalatuko dugu tabletetan. Hasieran, despentsan daukagun guztia erregistratu beharko dugu eta beti eduki nahi duguna ere. Ondoren, despentsatik gauzak ateratzean tabletan markatuko dugu eta tabletak jakingo du zer geratzen zaigun.


Honetaz gain, despentsan eduki nahi ditugun gauzak gastatzen hasten direnean notifikazioak jasotzeko aukera egongo da eta, produktuaren diferentzia markatzen duena supermerkatu guztien deskontuak edo eskaintza bereziak eskura edukiko ditugula da. Laburbilduz, 3 zutabeko menu intuitibo bat aurkeztuko da, non despentsaren egoera (zer daukagun eta zer falta zaigun) eta gehien erabiltzen ditugun produktuen eskaintza pertsonalizatuak agertuko zaizkigun.


Era berean, sistema telefono mugikorrari konektatzeko aukera ere egongo da, eta erosketak egitera goazen momentuan behar dugunaren zerrenda egingo digu eta mugikorrera bidali. Gainera, etengabeko hobekuntza eta aktualizazioak egongo dira sistema informatikoa baita.



KONPETENTZIAREN AZTERKETA


Gure konpetentziari dagokionez, gure produktuarekiko konpetentzia zuzena ez dagoela ohartu gara. Esan beharra dago inbentarioa egiteko programak existitzen direla baina dimentsio handiko tokietan, hau da, ospitaleetan, enpresetan…etab. Honen heinean, gure konpetentzia programa hauek izan daitezkeela uste dugu baina gure produktua toki txikiagotan (jantokia, soziedadeak, etxeetan..etab.) aplikatzea gure helburua.


BEREZKOAK FINKATU

  • Merkatuan non kokatu

Gure produktua merkatuan ipintzeko lehendabizi ze denda motetan jarriko dugun saltzeko zehaztu behar dugu. Gure produktua Tableta edo iPad baten antzekoa izango da eta horregatik denda informatikoetan ipiniko dugu saltzeko.

  • Kostua

Kostua erabakitzerako orduan kontuan hartu behar dugu hainbat puntu. Lehenengo ikusi behar dugu gure produktua egiteko hainbat gastuei aurre egin behar diogula eta gastu horiei begiratuz gutxieneko prezio bat jarri behar dugula.


Gure produktua elektronikoa da eta gaur egungo aparatu elektronikoen prezio garestiak ikusiz, gure produktua ezin izango da merkea izan, batez ere, gure produktua egiteko gastuak ez direlako txikiak izango.

  • Bezero motak

Gure bezeroak hainbat motakoak izango dira. Gure produktua bezeroaren armairuan dauden elikagaiak edo edatekoak kontrolatzen ditu eta horren ondorioz armairu handiak dituzten bezeroentzat aproposena da. Armairua txikia baldin bada, bakoitza ikusi ahal duelako zer daukan edo zer ez daukan, baina armairu handietan non produktu asko dauden zaila da jakitea zer daukan bakoitzak. Oso aproposa da adibidez sozietateentzat edo jantokientzat non gauza asko daude.



Entradas destacadas
Entradas recientes
Archivo
Buscar por tags
No hay etiquetas aún.
Síguenos
  • Facebook Basic Square
  • Twitter Basic Square
  • Google+ Basic Square
bottom of page