top of page

Lan mundua baldintzatzen duen legedia


Lan arauak aplikatzeko printzipioak:

  • Gutxieneko arauen printzipioa: arau batzuk besteak bainoo garrantzitsuagoak dira.

  • Arau aldekoenaren printzipioa: Kasu berean bi arau edo gehiago aplikatzerik balego, langilearen alde egin beharko luke.

  • In Dubio Pro Operario printzipioa: Arauan zalantzarik edo anbiguotasunik balego, langilearen alde egin beharko lukete.

  • Baldintza onuragarrienaren printzipioa: Printzipio honek jokatzen du kontratuaren bitartez eskuratutako eskubideen kasuan. Hau da, kontratuak ematen duena ez du arauak kentzen, kontratuan lortutako eskubideak mantentzen dira nahiz eta araudia erabat aldatu.

  • Eskubideen ukaezintasunaren printzipioa: Langileak ezin izango die legeek ematen dien eskubideei uko egin.

Iturriak eta printzipioak hauek direla kontutan izanik , lan mundua, lan zuzenbideak arautzen du. Gehien aplikatzen diren arauak Langilearen estatutua eta Gizarte segurantzako legea dira.


Aginte publikoak gizarte-laguntza eta gizarte-prestazioak bermatzen dizkie biztanleei, Gizarte Segurantzaren bidez, haien beharrizanak asetzeko. Estatutik, enpresaburuengandik eta langileengandik jasotako diru laguntzaz baliatzen da horretarako Gizarte Segurantza.


Gizarte Segurantzako Lege Orokorra: 1/1994ko ekainaren 20ko Errege Dekretu Legegilea. Gizarte Segurantzaren helburua herritar guztiei babesa bermatzea da, horren beharra duten egoeretan (gaixotasuna, istripua, erretiroa, langabezia...).


Lan zuzenbidea besteren konturako lana, hau da, askatasunez eta enpresariaren agindupean langileak lansari baten trukean egiten duena, arautzen duen zuzenbidearen arloa da. Besteak beste, lan-kontratuaren sorrera, burutzapena eta iraungipena, askatasun sindikalak eta lanpostuko segurtasuna erregulatzen ditu.


Langileen Estatutua: 2/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 23koa. Lan harremanetarako oinarrizko araudia da Espainian, lanaren araudi-esparru guztiaren funtsa, zehazki; izan ere, langileek eta enpresek dituzten eskubide, askatasun eta betebehar guztiak garatzen eta zehazten ditu. Lan-esparruko lege-erreferentzia gehienak lege horretan daude jasota. 1980 urtean ezarri zen indarrean.


Entradas destacadas
Entradas recientes
Archivo
Buscar por tags
No hay etiquetas aún.
Síguenos
  • Facebook Basic Square
  • Twitter Basic Square
  • Google+ Basic Square
bottom of page