top of page

Aurkezpen gutuna

Aurkezpen gutunean hautagaiaren jarrera islatzen da, enpresa eta lanpostuaren gainean duen interesa, komunikatzeko gaitasuna eta, kasu batzuetan, jarreraren parte bat ere ezagutu daitekeelako. Iragarkiak erantzutean edo autokandidaturak bidaltzean gomendagarria da aurkezpen gutuna gehitzea, formazioa eta esperientziaz gain gure jarrera eta interesarekin konplementatzen ditugulako. Azken finean, funtzioa beste hautagaiekiko diferentzia markatzea da lanpostua lortu ahal izateko.



Adibideak

CV ezberdinen eta aurkezpen gutunen adibide praktikoak batu ditugu eranskinetan. Lehenengoa “Europass”, Europa mailan era estandarizatu batean konpetentziak agertzeko erabili daitekeen tresna, eta ingelesez idatzitako aurkezpena izango litzateke (2. Eranskina).

Ondoren, CV infografikoa aurkezten dugu, non era original eta grafiko baten aurkezten zaizkigun hautagaiaren konpetentziak. Bertan ere aurkezpen gutuna batzen dugu, euskaraz kasu honetan (3. Eranskina). Bi kasu hauek NAP enpresaren hautaketa prozesurako erabili ditugunak dira.

Azkenik, CV kronologiko bat eta aurkezpen gutun ezberdinak sartu ditugu, bata iragarki bati erantzuten diona eta bestea autokandidatura bati atxikitzekoa. (4. Eranskina).

Entradas destacadas
Entradas recientes
Archivo
Buscar por tags
No hay etiquetas aún.
Síguenos
  • Facebook Basic Square
  • Twitter Basic Square
  • Google+ Basic Square
bottom of page