top of page

Hautaketa prozesua Nap-era egokituta


Gure enpresaren antolaketa definitu genuenean lankide berri baten beharra identifikatu genuen, geure artean enpresa aurrera eramatea zaila ikusten genuelako. Aurrerago, lankidearen profila zehaztu genuen lanpostuarentzat beharrezkoak diren ezaugarriak eta trebetasunak adieraziz; eta hau guztiaren ondoren lankide berriaren bilaketari ekin genion.


Bilaketa kanpo hautaketaren bitartez bideratu dugu; hau da, enpresako parte ez den norbait kontratatzea erabaki dugu, eta prozesua guk bideratzea ere. Salbuespena iragarkia da, non kanpo eragileen zerbitzuak (lansarean web ataria eta prentsa idatzia) erabili ditugun. Beste fase guztiak, CVak jaso, elkarrizketak egin eta aukeraketa finala gure esku egotea erabaki dugu.


Erronkaren bitartez landu ditugun hautaketa prozesuaren faseak hurrengoak izan dira:

  • Lan – eskaintzaren iragarkia

Gure enpresan behar dugun langilearen beharrari aurre egiteko, gu izango gara hautaketa prozesua aurrera eramateko arduradunak. Hala ere, aukeraketa prozesuaren fase den iragarkia jartzeko hainbat eragile erabiliko ditugu.


Lehenengoa, eta aurrerago azaldu dugun bezala, dohaineko zerbitzua eskaintzen duten web orrialdeak dira. Gure kasuan “LanSarean” proiektua aukeratu dugu, berezitasun bezala euskarako zerbitzua bermatzen duena. Kasua praktikara eramanez, horrela geratuko litzateke gure iragarkia:


Eta hau izango litzateke eskaintzaren datu guztiak azaltzen dituen orrialdea


Web orrian sartzean gure eskaintzaren izena eta datu labur batzuk agertuko lirateke


Internetez gain, egunkarietarako iragarkia ere prestatu dugu:

[endif]--Kurrikulumen jasoera Elkarrizketa pertsonala Gidoia: Lehenengo zatian hautagaia erosoago sentitzeko galderak planteatu ditugu, tokira zelan heldu den edo enpresa ezagutzen duen bezalako galderen bitartez. Ostean entrebistaren mamira salto egingo dugu, non bere formazio akademikoa eta profesionalaren bitartez bere trebetasunak ezagutzen saiatuko garen. Eta amaitzeko, hautagaiaren proaktibitate maila zehazteko kafe bat ateratzea proposatuko diogu. Emaitzak baloratzeko txantiloia.


Erabakia


Elkarrizketaren ondoren, parte hartu zuten enpresako kideek emaitzen txantiloia eta euren iritziak elkarbanatu dituzte erabakia hartzeko. Kasu honetan, kurrikulumari dagokionez antzeko prestakuntza zuten bi hautagaiek, baina elkarrizketa baloratu ostean, baten jarrerak eta bestearenak balantza erabat orekatu dute. Elkarrizketan esan bezala, hautagaiei aste bateko epean gure erabakia partekatuko diegu telefono dei baten bidez, erabakia edozein izanda ere.

![endif]--![endif]--![endif]--

Entradas destacadas
Entradas recientes
Archivo
Buscar por tags
No hay etiquetas aún.
Síguenos
  • Facebook Basic Square
  • Twitter Basic Square
  • Google+ Basic Square
bottom of page